2014/02/12

HITZALDIA: KIROLAZ HAZI ETA HEZI (ESKUA PROGRAMA)‏

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Udal Kirol Patronatuak eta Elgoibarko Eskola Kirola Elkarteak otsailaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan hurrengo hitzaldia antolatu dute: Kirolaz Hazi eta Hezi (ESKUA programa).

Hizlaria futbolari profesionala izandako Igor Arenaza izango da. Momentu honetan Igor Arenaza Aretxabaleta futbol taldeko koordinatzailea da eta Eskua egitasmoa martxan jarri du Debagoienako eta Debabarreneko herrietako hainbat futbol taldetan. Futbolak eta kirolak orokorrean haurren heziketan duen garrantziaz hitzegingo du Igorrek,  futbol zelai eta Eskola Kiroleko jolastoki askotan entrenatzaileek eta gurasoek erakusten duten hainbat jarrerei begirada bat botaz.


Hitzaldia Elgoibarko Eskola Kirolean edo edozein taldetan haur eta gazteekin aritzen diren entrenatzaile, laguntzaile eta gurasoei zuzenduta dago.

Otsailak 15

Egunon guztoi!!

Hemen lagatzen dizuet aste honetako jardunaldia.

Benjaminak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kMnd0akdNQzVOcDA/edit?usp=sharing

Alebinetan saskibaloiko azken jardunaldia jokatuko da.
Beraz, aste honetan finalak jokatuko dira.

Alebinak:
https://drive.google.com/file/d/0B6qdk1czSm-kTlQtZUlUTDh4bVk/edit?usp=sharing

Finalak:
Mutilak: Herri eskola 6 - ikastola 6B

Neskak: triangularra izango da finala
Ikastola 6A - Ikastola 6 B - Herri eskola 6B

Zorte on guztioi!!